Osteguna,
2024ko Maiatzak02

MugaKultura

loader-image
Durango
4:52 pm,
temperature icon 15°C
Humidity 61 %
Ráfagas de viento: 10 Km/h

Durangoko gabonetako erakusleihoen lehiaketaren edizio berriko sarietako bat herri-bozketa bidez izango da

GABONAK DURANGO

Durangoko Udalak udalerriko merkataritzari eta ostalaritzari zuzendutako Gabonetako erakusleihoen lehiaketa aurkeztu du, datorren kanpainari begira durangarretan kontsumoa sustatzea helburu duena.

Artekalea. IBAN GORRITI

Artekalea. MUGA

Aurtengo edizioak hainbat berrikuntza izango ditu, hala nola edizio honetan parte hartuko duten establezimendu komertzial eta ostalarien artean banatuko den izar bereizgarria.

Horretaz gain, aurten, hiru erakusleiho onenekin batera, laugarren sari bat egongo da, abenduaren 18tik 22ra bitartean herritarrek bozkatuta, www.partehartu.durango.es plataformaren bidez. Sariak 1.500 eurokoak izango dira lehenengoarentzat, 1.000 eurokoak bigarrenarentzat, 500 eurokoak hirugarrenarentzat eta 300 eurokoak herritarrek aukeratutako sariarentzat. Horiek guztiek, gainera, saria egiaztatzen duen diploma jasoko dute. Lehenengo, bigarren eta hirugarren sariak lehiaketako epaimahaiak proposatuta emango dira.

Herri-bozketaren balorazio-irizpidea erakusleihoaren kalitate estetikoa, produktuaren erakusketako originaltasuna, asmamena eta sormena, eta erakusleihoaren eta Durangoko historiaren eta sinboloen arteko lotura izango dira. Salbuetsita geratuko dira epaimahaiaren lehen, bigarren edo hirugarren saria jaso duten establezimenduak.

KONTSUMOA SUSTATU

Jesica Ruiz Durangoko alkateordeak adierazi duenez, «ekimenaren helburua, Durango Bonoarekin batera, tokiko establezimenduetan erosketak eta kontsumoa sustatzea da eta, gainera, Durangoko merkataritza- eta ostalaritza-sareari balioa ematea helburu duena. Aurten durangarrak inplikatu eta parte hartzea nahi dugu, Gabonetako erakusleihorik onena aukeratuz «.

Parte hartzen duten establezimenduek 2023ko abenduaren 11tik 2024ko urtarrilaren 7ra arte eduki beharko dituzte Gabonetako erakusleihoak, apainduta eta jendaurrean.

Lehiaketan parte hartzeko eskabidea abenduaren 5a baino lehen aurkeztu beharko da, eta egoitza elektronikoaren bidez egin beharko da. Salbuespen gisa, egoitza elektronikora sartzeko aukerarik ez duten pertsonek HAZren bulegoetan aurkeztu ahal izango dute eskabidea (Barrenkale, 17).

Sari banaketa abenduaren 28an izango da, aurten Durangon ospatuko den Bizkaidendak Erakusleihoen Lehiaketaren Finalarekin batera.

Informazio gehiago eta oinarriak www.durango.eus webgu

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu