«Aurten Pinondon izango dira txosnak baina honek ez gaitu aipatutako urteetako arazotik salbatuko»
Testua · Durangoko Txosna Batzordea Urte hauetan zehar, leku batetik bestera mugitu dizkigute txosnak Durangon, nomadak lez. Pinondon, Tabiran, Kurutziagan eta Landakon egon izan dira azkenengo urteetan: txosnagune finko bat izan gabe. Leku aldaketei dagokien erabaki hauek udaletxeak hartu izan ditu, txosnak eta txosnaguneko egitaraua udalarenak ez diren arren. Izan ere, herri mugimenduko hainbat eragile […]