Ostirala,
2024ko Maiatzak03

MugaKultura

loader-image
Durango
7:57 am,
temperature icon 9°C
Humidity 94 %
Ráfagas de viento: 15 Km/h

Parekidetasuna indartzeko ikastaro sorta aurkeztu du Elorrioko Udalak

Mugalari

Elorrioko Udaleko Berdintasun Sailak udazkenerako ekimen zein ikastaroen egitaraua aurkeztu berri du, herritarrei etxeetara bidalitako eskuorri batzuen bitartez. Izan ere, eragile, udal langile zein herritarrekin batera lantzen ari den IV. Berdintasun Planaz gain, hainbat ikastaro antolatu ditu datozen asteetarako. Izena emateko, udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ) edo genero.teknikaria@elorrio.eus-era idatzi beharko da.

Aurreneko ikastaroa ‘Autodefentsa Feminista’ izenpean egingo da, urriaren 22an, eta emakumeen aurkako indarkeria motei aurre egiteko gaitasun fisikoak eta sendotasun psikologikoa garatzeko balioko du. 10:00-14:00 eta 15:30-19:30 bitartean ospatuko da, Iturri Kultur Etxean. Emagin elkarteak eskainiko du, euskara hutsean, eta bost euroko prezioa izango du. Izena emateko azken eguna urriaren 17a izango da.

Egun berean, urriaren 22an, Arriola Antzokian mutilei zuzendutako desjabekuntzarako clown ikastaroa eskainiko da, ‘Galtzen Ikasten’ izenpean. “Mutil eta nesken arteko harremanak desberdintasunean oinarritzen direnean, mutilek inkontzienteki boterea beregain izaten dute, bazterkeria sendotuz. Tailer honetan jolasten eta barre egiten hurrengoa ikasiko dugu: Indarkeria motak desberdintzen, Mikromatxismoak zer diren identifikatzen eta Maskulinitate eredu desberdinak ezagutzen”, azaldu dute Berdintasun sailetik. Ikastaroa 10:00etatik 14:00etara bitartean egingo da, euskara eta erdara uztartuz, eta izena emateko azken eguna urriaren 17a izango da.

IMG_2080

‘Dantza eta Pintura’ ikastaroa

Udazkeneko azken ikastaroa, ‘Dantza eta Pintura’ izenpean, azaroaren 8, 15, 22 eta 29ean (martitzenak) eskainiko da. Mugimendu eta marrazketaren bidez, norberari entzuteko, norberarekin egoteko eta jolasteko, sormena askatu eta lantzeko ikastaroa izango da. Arduradunek azaldu dute parte hartzeko ez dela beharrezkoa dantzan edo marrazten jakitea. 18:00-20:30 bitartean, Iturri Kultur etxean batuko dira, Laida Bedós irakaslearen zuzendaritzapean. Hizkuntzari dagokionez, euskara eta gaztelania erabiliko dira. Izena emateko azken eguna urriaren 31a izango da, eta bost euroko prezioa izango du.

Publizitatea

BANNER DURANGO AGRESIONES FIESTAS1

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas:

Bilatu