Izaro Andres eta Aitor Etxebarriazarraga neska baten guraso izan dira
Izaro Andrés abeslariak eta Aitor Zarragaetxebarria bertsolariak jakinarazi dute maiatzaren 5ean alaba izan dutela. Sare sozialetan azaldu dutenez, etxean daude, ondo, eta lehen egun hauetaz gozatzen. Osasun sistema publiko eta euskaldunaren garrantzia ere azpimarratu dute euren mezuan. Zorionak hirurei!









