Kultur hilabetea ospatuko du Mallabiak egitarau anitz eta zabalarekin
MUGA MALLABIA
Orain arte Mallabiko Kultur Hamabostaldia izenarekin ezagutzen zen kultur egitarauak, aurten Mallabiko Kultur Hilabetea izena hartuko du. Udalak, herriko eragileekin elkarlanean, urtero antolatzen duen kultur egitaraua, herriko kultur dinamika sustatzeko helburuarekin. Aurtengo edizioa maiatzaren 17tik ekainaren 12ra bitarte izango da, eta haur, gazte zein helduentzako ekintzak jasotzen ditu, alor desbedinetan: kirola, musika, hizkuntza, gastronomia, ondarea….

Kirol arloan, esaterako, aurten ere aukera zabala izango da; hala nola, pilota, futbola, saskibaloia eta lasterketak. Horien artean nabarmentzekoak dira 7 Pago mendi lasterketa, Mallabia Cup edota Biharko Izarrak pilota txapelketa, besteak beste.
Musika eta dantzak ere kaleak girotuko dituzte ekintza ezberdinek, hala nola, Udaberriko kontzertua, elektrotxaranga eta Gazte Alai dantza taldearen emanaldiak, besteak beste, herriko musikaren eta dantzaren inguruko gozamena izango dira. Horrez gain, herriko kirol erakustaldi eta beste hainbat musika ekintza ere antolatuko dira.
Bestalde, hitzaldiak eta ikuskizunak ere izango dira. “Zerbait sartu zait begian” ikuskizuna Imanol Epeldek eskainiko du, eta “Proliferación de líneas de Alta Tensión. Posición Garantista del Ayuntamiento” hitzaldia ere izango da. Horrez gain, “Indartu zure hezur eta muskulua” hitzaldia ere eskeiniko da, osasunari eta ongizateari buruzko hainbat aholku emanez.
Haurrentzako eta gazteentzako eskaintzak ere bere lekua izango du egitarauan. Jarduera nagusien artean daude umeen lasterketa, haur parkea, Jira Bira diskoteka eta maiatza bukaeran kalabaza landareen landaketa ortu ekologikoetan. Horrez gain, tailerrak, txapelketak eta jolasak ere izango dira.
Azkenik, maiatzaren 15etik ekainaren 15era LGTBQ+ komunitatearen bisibilitatea sustatzeko liburu interesgunea izango da liburutegian.
Mallabiko Udalak herritar guztiak gonbidatu nahi ditu egitarau honetan parte hartzera, kulturaren aniztasuna eta herriko dinamismoa ospatzera, eta denon artean giroaz gozatzera.








