Asteazkena,
2026ko Apirilak29

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

Zubiaur Musika Eskola Euskaldunan, BOSekin eta koruekin batera

Amorebieta-Etxanoko Udalaren Zubiaur Musika Eskolako “Kantalai” koruko ikasleek parte hartuko dute Euskalduna Jauregian eskainiko den kontzertu berezian, Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin (BOS) eta Bilboko Koral Elkarteko haur abesbatzarekin batera. Emanaldiak apirilaren 28an eta 29an izango dira, 12:00etan, Logelan Logale izeneko proiektuaren baitan.

Guztira, 23 ikaslek hartu dute parte ekimen honetan, azken hilabeteetan ilusioz eta konpromisoz prestatu duten proiektu artistikoan. Oholtza gainean, gainera, 90 ikasle inguru bilduko dira, musika eta ahotsaren bidez istorio berezi bat kontatzeko: haur baten loaldiaren eta ametsen inguruko bidaia, doinu eta kantu ezberdinen bitartez.

Ekimen hau Kantata Artis+ Artea izeneko Europako proiektuaren parte da, eta helburu nagusietako bat da kantu korala sustatzea eta herritar guztientzat irisgarri egitea, bereziki gazteen artean.

Proiektu honek aukera paregabea eskaintzen die Amorebieta-Etxanoko ikasleei maila handiko musikari profesionalekin batera aritzeko, esperientzia artistiko aberasgarria biziz eta udalerriaren musika-hezkuntzaren kalitatea agerian utziz.

Amorebieta-Etxanoko Udaletik herritarrak gonbidatzen dira ekitaldi honetaz gozatzera eta bertako gazteen talentua bertatik bertara ezagutzera.

Zubiaur Musika Eskolako matrikulazio epea


Zubiaur Musika Eskolako matrikulazio epea maiatzaren 4an zabalduko da. Interesa duten herritarrek aukera izango dute izena emateko eta musika ikasketetan hasteko, adin eta maila guztietara egokitutako eskaintza zabal baten bidez.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu