Elorrioko EAJk udal lanerako neurri zehatzak aurkeztu ditu “EH Bilduren desgobernuari erantzuteko”
Mugalari Elorrioko alkatetzara iritsi eta 165 egun geroago, EH Bilduren kudeaketan “desgobernua, jarduerarik eza eta norabiderik eza” nagusi direla esan du Joseba Mujikak, Elorrioko Udaleko EAJren Udal Taldeko bozeramaileak. “Beren kabuz gobernatzeko estiloa darabilte, erabakirik gehienak ez dira udal taldeen artean eztabaidatzen eta, gainera, guk ezinbesteko jotzen dugun tresnaz ahaztu dira: parte hartzea. Aipatu, une […]