Ostirala,
2024ko Urriak04

MugaKultura

loader-image
Durango
1:23 pm,
temperature icon 18°C
Humidity 52 %
Ráfagas de viento: 6 Km/h

Elorrioko Ibarra-San Pío X zubia | «Duela 20 urte baino gehiago proiektatu zen azpiegitura da»

Mugalari

Obrak 2014ko uztailaren amaieran hasi ziren, eta 8 hilabeteko lan gogorraren ondoren, pasa den astean amaitu dira. Azkenean, obraren zenbateko osoa, aurreikusitakoa baino %19 altuagoa izan da. Aurrekontuaren igoera horren arrazoia gehiegizko neurketek, edo, beste modu batera esanda, obra egin ahala agertu diren beharrek, eragin dute. Igoera horretan eragina izan du, baita ere, Uraren Euskal Agentziarekin (URA), uholde posibleen aurrean ibaiaren urak kanalizatzeko lortutako akordioak.

logo_elorrio

Elorrioko Udala.

«Oso azpiegitura garrantzitsua da Elorriorako, Ibarra auzoa San Pio X kalearekin lotuko duelako, udalerriaren erdialdeko trafikoa arintzeko eta bertako bide egitura hobeto antolatzeko aukera emango duen komunikazio sistema berria sortuko duelako. Horrela herritarren bizitza kalitatea hobetu egingo da. Herriaren erditik igaro barik Durangorantz irten ahal izango da».

Mujikak adierazi duenez, “azkenean gauzatuta ikusten dugu udalerriko hirigintza planen barruan egon arren orain arte bete ezin izan den proiektu estrategiko hau”. Duela 20 urte baino gehiago proiektatu zen azpiegitura da.

| Trafiko intentsitate txikiagoa | Elorrioko mugikortasunari ematen zaion “oxigeno” horri esker, denbora gutxi barru, Zumelegi ibaiaren gainean eraikitako zubi berritik udalerriko irteerako trafikoa bideratu eta San Pio X kaleko sarbidea noranzko bakarrerako utzi ahal izango da, oinezkoari protagonismo handiagoa emanez, ibilgailuen aurrean. Horrela trafikoaren intentsitatea murriztu egingo da, joaneko noranzkoan errail bakarra egongo delako.

Horrela, hemendik aurrera, Durangotik udalerrira sartzeko biribilguneak, gasolindegi ondoan dagoenak, hirugarren irtenbidea izango du ezkerrerantz. Irteera horrek San Pio X eta Ibarra kaleak lotuko ditu.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: ,

Bilatu