IPUINA + MARRAZKIA · ‘Abarketak’, Eñaut Aiartzaguena Bravo
Eñaut Aiartzaguena Bravo Entzun al duzu inoiz abarketa baten kantua? Egia esan, ez dira kantariak, abarketa denak, baina batzuk ausartzen dira beren soinuz abestera. Entzun duzu inoiz? Jarraian doa, abarketa kantari hauetako batzuen istorioa, eta nola gaur haizeak soilik ateratzen dien soinua. Berri-berri, garbi-garbi, gazte-gazte, arroak ziren hasieran abarketak. Ez zuten ba edozein plazatan egingo […]