Astelehena,
2024ko Maiatzak13

MugaKultura

loader-image
Durango
7:41 pm,
temperature icon 15°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 16 Km/h

IPUINA + MARRAZKIA · ‘Abarketak’, Eñaut Aiartzaguena Bravo

Eñaut

Eñaut Aiartzaguena Bravo

Entzun al duzu inoiz abarketa baten kantua? Egia esan, ez dira kantariak, abarketa denak, baina batzuk ausartzen dira beren soinuz abestera. Entzun duzu inoiz? Jarraian doa, abarketa kantari hauetako batzuen istorioa, eta nola gaur haizeak soilik ateratzen dien soinua.

abarketa

Eñaut (@irribarrez)

Berri-berri, garbi-garbi, gazte-gazte, arroak ziren hasieran abarketak. Ez zuten ba edozein plazatan egingo kantuan. Han zeuden, okasio bereziaren zain, beraien ahots garden eta zoli hori noiz aterako esperoan.

Beste kantu batzuk entzuten ziren artean plazan, ahots urratuak, ahultzen ari zirenak ia isiltzeraino. Azkenean, isildu ere egin zen haietakoren bat gehiago ezin abestuta, eta gure abarketen ez zuten ba beste baldar haien alboan abestuko!

Momentuaren zain gelditu ziren abarketak, beren une garrantzitsu horren zain, egun seinalatuaren zain. Baina sarritan, zain egonda bakarrik, ez da ba espero den hori iristen.

Baina… ezin

Urteak pasa ziren eta gure lagunek ez zuten beren momentua aurkitzen. Triste, lehen apal batean zeudenak, kutxa ilun batean gorde ziren eta han, behea jo zuten. Itxaroten egoteak ez zien ezer onik ekarri, handik atera nahi zuen, abestu, kantatu, irrintzi egin ozen, baina ezin.

Alabaina, egun batean, kutxatik hartatik irtetea lortu zuten. Ez zen amestutako ekitaldi hura, ezta irudikatutako loria haren arrastorik ere, baina sekula ez zen hain zoriontsu izan. Abesteko sortuak ziren eta atsedenik hartu gabe jarraitu nahi zuten abesten, urratu arte, ahuldu arte, isildu arte.

Eta onenak emanda, hamaika herritan izan eta gero, han amaitu zuten, beren herriko plazan zintzilik, ahots urratuz haizea arrotzen denean kantatuz, gazte datozen hurrengoen kantuez gozatuz.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: ,

Bilatu