DURANGALDEA | Ondarea ikuspegi ezberdin batetik ezagutzeko aukera maiatzean
Izaskun Ellakuriaga Gerediaga Elkarteak 50 urteko ibilbidean ondarea zaintzea, ikertzea eta zabaltzea izan ditu helburu eta horretan dihardu. Durangaldeko ondarea ezagutzera emateko proposamen berria egin du maiatzerako, eta bi irteera mota antolatu ditu: asteburuko mendi zeharkaldia eta egun bateko bisita gidatuak autobusez. Asteburuko zeharkaldia Maumeko Portalean hasi eta Otxandioko Plazan amaituko da. Maiatzaren 9-10 asteburuan […]