Ostirala,
2024ko Urriak11

MugaKultura

loader-image
Durango
8:05 am,
temperature icon 11°C
Humidity 95 %
Ráfagas de viento: 6 Km/h

DURANGALDEA | Ondarea ikuspegi ezberdin batetik ezagutzeko aukera maiatzean

Izaskun Ellakuriaga

Gerediaga Elkarteak 50 urteko ibilbidean ondarea zaintzea, ikertzea eta zabaltzea izan ditu helburu eta horretan dihardu. Durangaldeko ondarea ezagutzera emateko proposamen berria egin du maiatzerako, eta bi irteera mota antolatu ditu: asteburuko mendi zeharkaldia eta egun bateko bisita gidatuak autobusez.

Asteburuko zeharkaldia Maumeko Portalean hasi eta Otxandioko Plazan amaituko da. Maiatzaren 9-10 asteburuan euskaraz eta 30-31 asteburuan gazteleraz egingo da zeharkaldia. Natura, historia eta kultura uztartzen ditu irteerak. Hain ezagunak ez diren eta gutxi bisitatu diren lekuak ikusteko aukera izango dute partehartzaileek; esaterako, Urkiola Santutegiko museoa. Begi bistara izan arren, kasurik egiten ez diogun ondarea ere ezagutuko dute. Durangaldetik kanpora bizi direnei ezezik, Durangaldekoek parte hartzeko moduko irteera dela uste dute Gerediaga Elkartean. Asteburu osoko irteera denez, jatekoa eta lo egitekoa taldean egingo dute. Horrez gain, garraioa eta irteerako gida prezioaren barne dago. 60 euro pertsonako (literadun logelan) edota 80 euro pertsonako (logela bikoitza).

Bigarren irteera mota autobusez egingo da. Maiatzaren 16an eta 17an, euskaraz eta gazteleraz hurrenz hurren. Durangaldeko herrietako ondarea bisitatuko dute partaideek. Ermua, Mallabia, Zaldibar, Berriz eta Elorrioko lekuak lehenengo egunean, eta bigarrenean, Iurreta, Garai, Atxondo, Abadiño eta Durango ibilbidea izango du. Ekintza honetarako, autobusa 3 euro ordaindu behar da eta bakoitzaren egokituko zaio bazkaria eramatea.

Momoitio

Momoitio. | ARGAZKIA | Gerediaga Elkartea

| Izena-ematea beharrezkoa | Irteeratan parte hartzeko aurrez izena ematea beharrezkoa izango da. Maiatzaren 9-10erako, apirilaren 30era orduko, eta Maiatzaren 16, 17 eta 30-31 irteeretarako, maiatzaren 15 baino lehen. Informazio gehiago: www.gerediaga.com webgunean.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas:

Bilatu