Federatu gabeko kirolariei azterketa medikua eskainiko diete Elorrioko Udalak eta Aldundiak
Esfortsu froga batzuetan oinarrituko dira azterketak, eta izen ematea kiroldegiko harreran egin beharko da azaroaren 8a aurretik. Elorrioko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean, azterketa mediku bat dohainik egiteko aukera eskainiko die federatu gabeko eta eskola kirolean ez dabiltzaten kirolariei. Ekimena azaroaren 21etik 27ra arte (biak barne) luzatuko da, kiroldegiaren kanpoaldean prestatuko den gune mugikor batean. […]