Larunbata,
2024ko Maiatzak04

MugaKultura

loader-image
Durango
12:28 am,
temperature icon 16°C
Humidity 89 %
Ráfagas de viento: 6 Km/h

Monitore adituek ‘botiloi’ guneak bisitatuko dituzte Elorrioko Ferixa Nausikoetan

· Bi asteburutan zehar, monitore adituek botiloi guneak bisitatuko dituzte, gazteekin hartuemana izateko

Botiloiaren fenomenoa hedatuz doa Euskal Herriko jai ezberdinetan, eta horrek gazteen artean sorrarazi ditzakeen arazoen aurrean, Elorrioko Udalak prebentzio esku-hartze kanpaina ibiltaria jarriko du martxan Ferixa Nausikoetan. “Urte luzeetan buruhausteak izan ditugu gai honen inguruan eta arazoa errotik desagerraraziko ez dugun arren, komenigarria iruditzen zitzaigun gazteekin prebentzio lana egitea”, adierazi du Idoia Buruaga alkateak.

Izan ere, programa ibiltari honen bitartez, prestakuntza duten hainbat monitorek botiloi guneak bisitatuko dituzte Ferixa Nausikoetako bi asteburutan. “Gazteekin harreman zuzena izango dute, eta gehienbat alkoholaren eta kannabisaren inguruan hitz egingo dute beraiekin, baina beste drogak agertzekotan informazioa eskainiko diegu”, azaldu du Buruagak.

· Bizikidetza oinarri · Prebentzio lanez gain, Udalak bizikidetza zaintzeko hainbat neurri hartuko ditu. Izan ere, eskuhartzean bertan zabor-poltsak banatuko dituzte gazteen artean, ingurua ahalik eta txukunen uzteko eskatuz. Gainera, udal brigadak saiakera berezia egingo du botiloi guneak garbitzeko. Beste aldetik, ekitaldi nagusietan, Sukalki Egunean edota Koadrila Egunean, kasu, udalak kolore ezberdinetako zabor-ontzi ezberdinak jarriko ditu birziklapena bultzatu asmoz.

MUGALARIK GAUR BETETZEN DITU 3 URTE · Mugalari cumple hoy 3 años

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas:

Bilatu