Zara zarena

MAITE ATUTXA
Euren fisikoaren esklabu direnentzat!
Omnes enim servis tui corporis
'Habanera', Xabier Leteren soinuarekin abesteko
Polita zein itsusia
azkarra zein traketsa,
bi lora eta bi arantza
bizitzan ote da dena?
Zara zarena, lagun
eta inoiz ezin zera,
inorekin konpara
izan zu eta aurrera!
Arantzak ez har kontutan,
huskeriak dira denak,
utz itzazu alde batera
eta pentsa gozoetan!
Potoloa zein argala
har ezazu motxila,
eta aurrera egin
urrats trakets edo arinaz!
Bizitzan ezin dugu
dena izan, hobe etsi
eta dugunarekin
aitzina egin!
Eta ez ahaztu inoiz
dekogunarekin,
zoriontsu izan behar garela
ez ahaztu, bizi horrekin!
Beharbada, begiratu
begira ispiluan,
galdetuz ea zu baino
ederregorik inon ote dan!