Urte berriari: agur! / Ad novum annum: salutationes

MAITE ATUTXA Berriz martxan gaudelakoan hilabete baten kanpoan egonda, oxala denok elkartuta egin dezagun topa! Eta nire bigarren urteari Zoriona ahalmenaz beterik, nahi diot opa, askotan, bidean, topa ditzadala larrosak eta ez ostera arantza zorrotzak! Izatea oparoa oso maitekorra, eta sentimentu horiek iraun dezatela urte osoan. Honelakoxe kaminoan ez jartzea inondik eta inora, trabak, enbarazu ezta oztopoak izanda oparitsua eta eskuzabalekoa! Beste olerkari bat agertzea zerumugan polita izango delakoan, eta lehia txiki bat sortaraztea olerkiak egiterakoan! Baina sasi-jakintsuek esaten duten arabera "olerkaritza da beste denbora batekoa", baina barru-barrura begiratzerakoan lehen, orain eta etorkizunean bizirik iraungo du ...delako behar-beharrezkoa!




