Asteartea,
2026ko Irailak29

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

Udazkeneko mahats-mordoak (26. mahats uztaren omenez)

MAITE ATUTXA


Mahats  melengak, gozoak

urre zahar kolorekoak,

zuen zuku bikainarekin

lortuko dugu ardo aparta.


Ardo eder bat, izango dena

anbrosia oparitzeko Jainkoari,

tanino askorik ez baditu ere

eta ezta, malko alairik.



Ardo gaztea izango da, urtekoa

eta fruitu zapore handikoa,

edozein mahaikide ahozorrotz batentzako

mingaina asetzeko bestekoa.


Eraldatuko duena edozein plater xume

plater fineko edozein biandan,

eta toki eder eta zoragarri batera

garriatuko gaituena beherehala.


Baina ez ahaztu dastatzaileak

abusuak, arrisku handi duela,

zuhurtzia gal daitekelako

eta esandakoa ez gogoratzea.


Mihia asko askatuz

eta zentzurik gabe hitz egitean,

zuen patua aldatzeko

arrisku handia dago eta!

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu