NOW, beste behin hunkitu nauzue!
Andoni Lupiañez Goizetik jadanik emozioak indartsu izan ditugu bultzaka, barre-barrenetik kolpe batean irten nahian ibiliko balira bezala. Senideentzako egun berezirik badago, gaurkoa da hori. Errepidearen, espetxearen, kartzeleroen astebururoko hoztasuna, eguzkitik bertatik heldutako argi izpiz epeldu diguzue. Eskerrik asko bihotzez! Anaia eta besteek asteroko pilak kargatzeari uko egin diete, arnas freskoari ezetz esan diote, trukean etxeetan […]