Kurdoen desioa bete dadila
«Ostegun arratsaldean, San Agustineko Eroskin, kamioi baten barruan jendea bizirik agertu dela esateko deitzen naute. Hiru pertsona heldu eta lau ume dira. Hotzez eta gosez. Durangoko Ertzain etxera eraman dituzte.
Baina ez dira gaizkileak, ez. Kurduak direla esan didate. Urte luzez zapaldutako herria da Kurdistan, oraindik estaturik ez duen nazio zapaldua. Iraniarrek, irakiarrek, turkiarrek, eta baita europarrok txikitu ditugu kurduak».