Olatuak

MAITE ATUTXA Haurtzaroko oroitzapen zoragarriak! Memoriae pueritiae mirabiles! Zortziko txikian Soinua: Habanera: Xabier Lete Ez dira inoiz nekatzen(7) joan (e)ta etortzean,(6) mendiak dira batzuetan lautadak besteetan. Nondik etorriak diren? buruari galdezka, Zer ekarriko duten? perlak euren barrenean Mundu urdin handi bat dugu gure aurrean, hondartzan gaudenean begiratzen urrunera. Freskoak dira olatuak oso dibertigarriak, beti daude tentatzen jolasteko nahian. Jokuan sartzen baza(ra) prest egon laguna, ur tragu bat hartzeko bataio egunean. Amodiozko guttuna kristal botila batean karakola entzuteko hotsa itsasoarena. Horiek izaten ziren umetan nire ametsak, auskalo beteko diren pazientzia eduki behar. Gaur nire txakur-ametsak aldatu dira zeharo, planeta urdin garbia iraun dadin betirako!![]()





