Ostirala,
2024ko Apirilak19

MugaKultura

loader-image
Durango
3:25 am,
temperature icon 6°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

Bart…Sax! Plazara

Itziar Castrillo

1902.urtean Ezkurdiko estali gabeko frontoi haundia eta Bilborako trenbidearen geltokiaren artean eraiki zuten gaur egun ezagutzen dugun Ezkurdiko Kioskoa.

Iñaki Uriarte  arkitekto bilbotarrak aspaldi eskeini zuen Durangon hitzaldi bat Durangoko Tabira musika bandak gonbidatuta,eraikin arkitektoniko berezi hauei buruzko hitzaldi hartan entzundakoaren harira etorri da urte batzuk beranduago kontzertua kioskoan emateko ideia.

Kioskoen funtzio soziala herria girotzea eta herritarrak aldian aldian dibertitzea zen eta protagonista nagusiak musikariak ziren. Akustika eta kaleko tenperaturak baldintzatuta haizeko instrumentuak ziren nagusi, gehienetan herriko musika bandak, musika orkestatua eta askotariko errepertorioak eskeintzen zituzten, garaian garaikoak. Hamarkadak aurrera musika eta aisialdia ulertzeko eta bizitzeko modu desberdinak etorri dira, baina Kioskoa hemen da zutik herri erdigunean.

Kalea eta espazio publikoa herritarren gozamenerako berreskuratzea ere bada gure asmoa,  eskola eta aretoetatik atera eta gure musika durangarrei eskeintzea.

Emanaldia larunbat honetan Maiatzak 27an eguerdiko 13.00etan izango da eta 20 abestiz osatutako errepertorio zabala eskeiniko dugu, kioskoa topaleku bihurtzea da asmoa, berez emankizuna ikustera datorrenarekin, egunkaria erostera bajatu denarekin, amamarekin paseoan irten den lobarekin edo besterik gabe kaletik pasatzen denarekin ,guztiokin konpartitu nahi ditugu gure doinuak.

Taldearen ibilbide osoan abeslari izan den Esti Ibarra izango dugu, Juanfer Gago eta Liher Granados lagun musikariak ere gurekin egongo dira eta baita ere kontzertu aurretik eta osteko momentuak  girotzen Itsua DJ lagun eta kolaboratzaileak bere saioa eskeiniko du.

Kontzetu berezi hau Bartolome Ertzilla Musika Eskolako 40.urtemugaren ekitaldietako bat izango da, hitzordu polita elkarrekin musikaz gozatzeko eta herriko kultur eskeintza aberasteko.

Plazan ikusiko garelakoan…

 

La big band de saxos de Bartolome Ertzilla Musika Eskola actuará el sábado en Durango y el 3 de junio en Traña-Matiena

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu