Durangoko udalak ez ditu terrazen tasak kobratuko establezimenduak itxita egon bitartean
Durangoko udalak ostalaritza-establezimenduetako terrazen tasak ez kobratzea erabaki du, horiek itxita egon diren bitartean. Gainera, deseskaladaren lehen faseekin batera, ordenantza aldatuko du, mahai eta aulkiengatik bakarrik kobra dadin, eta ez okupatutako metro koadro bakoitzeko. Horrez gain, kobrantza hori irailera arte atzeratuko dute. Tasa horretan atzeraeragina aplikatu ahal izateko, Foru Araua aldatzeko eskatuko dio udalak Aldundiari. […]