Garaiko parrokiak San Migel Elizaren inguruko lurren lagapena izenpetu du Udalarekin 30 urte aldirako
Garaiko parrokiak eta Garaiko Udalak San Migel elizaren inguruko lurzati baten lagapena izenpetu zuten 1986ko otsailaren 10ean. Hitzarmena 30 urterako izenpetu zen. Horiek horrela, lagapena 2016an amaitu zen eta, harrezkero, berritu gabe egon da. 2019. urtean, korporazio berria hautatu zelarik, Garaiko alkateak, parrokiarekin, bai eta Bilboko gotzaindegiarekin ere, harremanetarako bideak ireki zituen San Migel Elizaren […]