Lanean jarraitzen dute Amorebietako hilerrian berreskuratutako gainerako 84 pertsonak identifikatzeko
Eusko Jaurlaritzak eta Amorebieta-Etxanoko Udalak herriko kanposantuko hobiko lehen bi identifikatuak familiei emateko ekitaldia antolatu dute. Iazko abenduan eta martxoan egindako indusketetan 86 pertsonaren gorpuzkiak aurkitu eta berreskuratzeko lanen ondorengo lehen emaitza da. Identifikatutako pertsonak Adolfo Cengotitabengoa Izurza (Muskiz) eta Jaime Íñiguez Nieva (Ortuella) dira, biak Euskadiko Alderdi Komunistari atxikitako Perezagua batailoiko milizianoak. Biak egun […]