Larunbatean zabalduko da Larreako uztaileko kirol ikastaroetan izena emateko epea
Amorebieta-Etxanoko Udalak jakinarazi du datorren larunbatean irekiko dela Larrea kiroldegiko uztaileko kirol ikastaroetan izena emateko epea. Helduei zein haurrei zuzendutako jarduerak eskainiko dira, udan bizimodu aktibo eta osasungarria sustatzeko helburuarekin eta izen-emateak ekainaren 1etik 10era egin ahal izango dira. Helduentzako kirol ikastaroen artean, pilates, GAZ, spinbike, entrenamendu orokorra eta luzaketak eta jarrerak zuzentzeko ariketak eskainiko […]