Osteguna,
2024ko Uztailak25

MugaKultura

loader-image
Durango
6:36 am,
temperature icon 20°C
Humidity 94 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

Dupla, Xiberoots, pilota jaialdia eta jolasak, Mañariko jaiez gozatzeko

MUGA MAÑARIA

· Ekintzaz beteriko hiru egun antolatu ditu Mañariko Jai Batzordeak abuztuaren 14tik 16ra

Joan zen astean, San Juan bezperako egunaren bueltan, Andre Maria jaietako egitaraua aurkeztu zion Mañariko Jai Batzordeak herriari. Jaiak, ohi legez, abuztuaren 14an hasiko dira, eta 16an, barikuan, bukatu. Pitxitxiren etorrera eta igoerarekin emango zaie hasiera andremariei, eta suzia herriko gazteek jaurtiko dute aurten.

 

Besteak beste, Dupla eta Xiberoots taldeen kontzertuek, herri kirolek eta pilota partiduek izango dira aurtengo ekitaldi nagusiak. Pilota partiduari dagokionean, Aingeru Bernaola mañariarrak jokatu du Victor Esteban pilotari profesional izandakoarekin, Arteaga II-Merino II bikotearen aurka. Horrez gainera, gazteen olinpiada ere egongo da, eta mus zein igel txapelketak ere antolatuko dituzte. Jaia barikuan amaituko da, Burrunba elektrotxarangarekin, Pitxitxi agurtuz eta Lehian erromeriaren emanaldiarekin. Abuztuaren 14tik 15erako gauean, autobus zerbitzua eskainiko da Mañariatik Durangora, 04:00etatik 06:00etara uneoro arituko dena. Doako zerbitzua izango da.

 

EGITARAUA

Abuztuak 14, eguaztena

• 12:30 Pitxitxiren itzulera. Momentua girotzen herriko trikitilariak egongo
dira
• 13:00 Txupinazoa, kanpai hotsa eta Pitxitxiren igoera. Txupinazoa herriko
gazteek jaurtiko dute
• 14:30 Herri Bazkaria
• Ostean: Igel eta Mus txapelketa
• 16:00 Egurrezko jolasak
• 17:00 Karabina jaurtiketa (Ateneo Cinegetico Mugarrak antolatuta)
• 18:30 Gazte Olinpiadak
• 22:30 Kontzertua
o XIBEROOTS
o DUPLA
o DJ KUKU
4:00-6:00 Bitartean autobusa ibiliko da etengabe Mañaritik Durangora. Doan.

Abuztuak 15, eguena

Andra Maria eguna

• 7:00 Garbiketa
• 10:00 Kalejira txistulariekin
• 11:00 Meza Kirikiño abesbatzarekin. Ondoren: Dantzariak
• 12:30 Pilota Partiduak:
o 4 ½ ko partidua:
ETXEBARRIA II / IRIBARREN
o Binakako partidua:
VICTOR – BERNAOLA / ARTEAGA II – MERINO II
• 12:30 Puzgarriak haurrentzat
• 18:30 Herri Kirolak:
o HARITZ ARANGUREN – URDAX MAGUNAZELAIA – IORITZ
GISASOLA – KARMELE GISASOLA
• 20:30 Txistorrada
• 23:00 Mariachi Imperial – Elegancia Mexicana

Abuztuak 16, barikua

San Roke eguna

MOZORRO EGUNA. Gaia: Artea
• 11:00 Meza. Ostean: Dantzariak
• 12:00 Paella txapelketa
• 14:30 Paellak aurkeztu eta sari banaketa
• 18:00 Briska Txapelketa (Errose Bustintza kultur etxean)
Oharra: Aurretik izena eman beharko da 17:30-18:00 bitartean kultur etxe kanpoan, bikote mugatu kopuru batek jokatu ahal izango duelako. Bikoteak heltze orduaren arabera apuntatuko dira, mugara iritsi arte.
• 19:00 BURRUNBA elektrotxaranga
• 21:30 Pitxitxiren agurra.
• 22:30 LEHIAN

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu