Amorebieta-Etxanoko taberna eta jatetxeak lehian arituko dira asteburu honetan Zornotzan Jan Alairen V. edizioan
Mugalari “Zornotzan JAN ALAI” Amorebieta-Etxanoko pintxo ibilbidearen bosgarren edizioa datorren azteazkenean hasiko da, maiatzaren 25an. 44 establezimenduk parte hartuko dute lehiaketan. Bi sari nagusi egongo dira eta sari berezi bat zerbitzaririk onenarentzat. Sariei dagokienean, epaimahaia lehiaketan parte hartzen duten establezimendu guztietara joango da isilpean, pintxorik berritzaileena aukeratzeko. Epaimahaia gastronomia arloan adituak diren hiru pertsonek […]