Errebonbilo kalea urbanizatzeko proiektua herritarrekin batera landuko du Elorrioko Udalak
Mugalari Herritarrekin lehen tailerra uztailaren 5ean egingo da, eta proiektu teknikoa 2017an bukatzeko asmoa daukate udal ordezkariek. Elorrioko Udalak herrigunean gune estrategikoa den Errebonbilo kalea berrantolatzeko prozesuari ekin dio, eta prozesu hori herritarren eta bertako merkatari zein ostalarien ekarpenekin osatuko du hasiera batetik. Izan ere, dagoeneko, proiektu teknikoa gauzatzeko esleipena egin du, eta datozen egunetan […]