Larunbata,
2024ko Maiatzak18

MugaKultura

loader-image
Durango
7:24 pm,
temperature icon 15°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 12 Km/h

EH BILDU DURANGO: «Hasi dira obrak Etxezarreta (Benita Uribarrena) parkean»

Testua · EH Bildu Durango

Gaur bertan ikusi ahal izan dugu nola hasi diren obrak Etxezarreta parkean. Eskabadora eta motozerraz hasi dira parkearen erdialdean zegoen harrizko murraila eta inguruko zuhaitzak ebakitzen, parkea atontzeko.

Aprilieak 1ean deitu genuen auzolana EH Bilduk 5 urtez zarratuta zegoen parkea berriro ere herriari zabaltzeko asmoz. Bi hilabete beranduago, ekainak 3an, berriro ere auzolanerako deia egin geneun, arazoa konpondu ez zela ikusita. Batean zein bestean, Udalak bi egun behar izan zituen soilik parkea berriro ixteko. Bigarrenean, auzolana oztopatzeko nahietan, ateak soldatu egin zituen, giltzarrapoak jartzeaz gain. Hala ere ez zuen lortu eta auzolana egitea lortu zen.

Parque

ARGAZKIA · EH BILDU DURANGO

Auzolan hauek harrera oso ona izan dute, bertara gerturatu diren pertsonen zein sare sozial edo komunikabideetatik berria jaso zutenen artean. Erakutsi dute badagoela nahi bat herrian gisa horretako parkeak irekita egon daitezen, eta zentzugabekotzat jo izan dute parkearen egoera azkeneko urteetan.

Hori ikusirik, Gobernu Taldeak mugitzea beste aukerarik ez du izan, eta bigarren auzolanaren bezperatan (ekainak 2an) Lasuen enpresari eman zioten Etxezarreta parkea berrizteko obren adjudikazioa. Adjudikazio honetan obrak 3 hilabete ingurukoak izatea esaten zen, beraz, irailean espero da obrak bukatu eta parkea berriro ere, eta azkenik, herritarrei zabaltzea, oraingo honetan Benita Uribarrena izenez.

Pozten gaitu ikusteak nola herritarren behin eta berrizko eskariek eta auzolanek azkenean eragina izan duten, eta utzikerian eta immobilismoan erosoegi dagoen Gobernu Taldea mugiaraztea lortu duten. Pozten gaitu herritarren behin eta berrizko eskariek eta auzolanek horrenbeste denboran itxita egon den parkea zabaltzea lortu duten. Herritarren lanak eraginik baduela erakusten baitigu.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu