Azaroaren 12n Durangon izango da Euskal Herriko zazpi lurraldetan burutuko den Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurreko saioetako bat
Izaskun Ellakuriaga Aste honetan aurkeztu du Bertsozale Elkarteak Euskal Herriko Txapelketa Nagusia. «Euskararen lurralde osoan” egingo den txapelketa izango dela nabarmendu dute. Irailaren 23an hasi eta abenduaren 17an amaituko da. Finala, laugarrenez, BEC-en egingo da. Tartean, 13 bertso saioetan erabakiko da, finalean izango diren zortzi bertsolarien izenak. Horietako saio bat, Durangoko Landakogunean egingo da, finalaurreko […]