Amorebieta-Etxanok urrats bat gehiago eman du Hiria Antolatzeko Plan Orokor berria prestatzeko
Amorebieta-Etxanok gaur egindako osoko bilkuran Udalerriko Hiria Antolatzeko Plan berria prestatzeko irizpide eta helburuen agiria onartu du, herriaren antolakuntza etorkizunean irudikatzeko asmoz. Hiria Antolatzeko Plan berriaren berrikuspena 2015ean hasi zen herritarren parte-hartze programa onartu zenean. Ordutik hona, hainbat fasetan garatu da gaur onarpena eman arte. Horrela, lehendabiziko fasean, plan berria idazteko behar besteko datuak batu […]