Euskaraz Bizi | Martxoaren 27an afaria izango da Plateruenean Otxandion egingo den jai handira begira giroa berotzeko
Izaskun Ellakuriaga Euskaraz Bizi Eguna Otxandion antolatuko du aurten Euskal Herrian Euskarazek. Seigarrenez ospatuko den jai hau apirilaren 18an egingo da, eta hitzordurako giroa berotzeko asmoarekin, martxoaren 27an, Euskaraz Bizi afaria prestatu dute. Plateruena Kafe Antzokian izango da, 21:30ean. Ez da afari soila izango. Afalostea girotzeko Antton eta Nagorek mahaikideak kantuan ipintzeko ardura izango dute. […]