Osteguna,
2024ko Maiatzak23

MugaKultura

loader-image
Durango
5:18 pm,
temperature icon 17°C
Humidity 54 %
Ráfagas de viento: 10 Km/h

Enrike Renteria pintura lehiaketa | ‘Zitzilik’ lehiaketarako olanak hartzeko epea zabalik

Mugalari

Zabalik dago, maiatzaren 12tik aurrera, Zornotza Arte eta Kultura Sozietateak Ametx erakunde autonomoaren lankidetzaz antolatzen duen “Enrike Renteria” Pintura Lehiaketako Zintzilik sailean parte hartuko dutenek, olanak batzeko epea.

KONICA MINOLTA DIGITAL CAMERA

ARGAZKIA | Mugalari

Zelaieta zentroan har daitezke olanok (astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 21:00etara eta, larunbatetan, 10:00etatik 14:00etara).

Zintzilik |Uztailaren 12an izango da “Enrike Renteria” kanpoko pintura lehiaketaren aurtengo edizioa.

Lehiaketak bi modalitate izango ditu: Kanpoan egiten den ohiko pintura txapelketa, eta herriko balkoietan ikusgai jarriko diren lanetatik onenak sarituko dituen Zintzilik izenekoa. Lan horiek lehiaketa eguna baino lehen egin behar dira, eta Zornotzako etxeetako balkoietan esekiko dira, herriko jaien amaierara bitartean.

 | Partaidetza | Izena ematean 1,30 x 1,50 metroko olana jasoko dute partaideek. Gaia librea da, eta eguraldi txarrak kaltetuko ez dituen pinturak erabili behar dira, kanpoan eskegita egongo baitira lanak.

Obrak aurkezteko epea ekainaren 29an hasi eta uztailaren 3an amaituko da, eguerdiko 14:00etan. Zelaietan  entregatuko dira bildurik, tolestu gabe, eta lanekin batera izena ematean jasotzen den fitxa ere ekarriko da, beteta.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: ,

Bilatu