IBILALDIA DURANGON · Sei kilometro izango ditu herri barruko ibilbideak
Izaskun Ellakuriaga Ibaizabal Ikastola (Tabira auzoa), Kanposantu aurrea (Urki kalea), Landakogunea, Matadero ingurua (Aramotz auzoa) eta Kurutziaga Ikastola lotuko dituen ibilbidea eratu dute maiatzaren 29an Durangon ospatuko den Ibilaldia jairako. Guztira sei kilometro izango dira. Dagigun! leloarekin, ibilbideko bost guneek ere ekintzara gonbitea egiten duten izena hartuko dute: eraiki, jolastu, sortu, hezi eta dastatu dagigun. […]