Hemen da Ermuko Euskal Liburu eta Disko Azoka!
Ermuko Udalak eta Euskadiko Liburu Ganbarak Euskal Liburu eta Disko Azokaren edizio berria antolatu dute. XXVII. edizioa ostegun honetan hasiko da, maiatzak 16, eta igandera arte, hilak 19, zabalik egongo da. Urtero bezala, Orbe Kardinala plazan kokatuko da azoka, eta lau egunetan zehar, euskarazko merkatuko azken nobedadeak ikusteko aukera izango dugu, besteak beste, liburuak, diskoak […]