Osteguna,
2024ko Maiatzak16

MugaKultura

loader-image
Durango
1:43 pm,
temperature icon 17°C
Humidity 52 %
Ráfagas de viento: 19 Km/h

Hemen da Ermuko Euskal Liburu eta Disko Azoka!

Ermuko Udalak eta Euskadiko Liburu Ganbarak Euskal Liburu eta Disko Azokaren edizio berria antolatu dute. XXVII. edizioa ostegun honetan hasiko da, maiatzak 16, eta igandera arte, hilak 19, zabalik egongo da.

27032725072_31e37de474_k

Argazkia · Ermuko Udala

Urtero bezala, Orbe Kardinala plazan kokatuko da azoka, eta lau egunetan zehar, euskarazko merkatuko azken nobedadeak ikusteko aukera izango dugu, besteak beste, liburuak, diskoak eta jolasak. Gainera, azokan saltzen diren lanek %10eko deskontua izaten dute ohiko salmenta prezioarekiko.

Aurten zortzi postu kokatuko dira, iaz baino bi gehiago, eta bertan izango dira berrikuntza gisa Bizkaiko Foru Aldundia eta haurrentzako materiala saltzeko puntuak.

Azokaren irekiera ordutegia 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era izango da ostegunean eta ostiralean. Asteburuan, aldiz, irekiera nahiz itxiera ordutegia ordu erdi atzeratuko da; hau da, 11:30etik 14:30era eta 17:00etatik 21:00etara zabalduko da.

Horretaz gain, antolatutako egitarauaren barruan, Iñigo Etxezarreta En Tol Sarmiento taldeko kidearekin hizketan aritzeko aukera izango dugu ostegun honetan 19:00etatik aurrera Lobiano Kultur Guneko ikus-entzunezkoen aretoan. Solasaldira sarrera doakoa eta librea da.

Ikus ezazu azokako kartela lotura honetan.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu