Durangok bat egingo du Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunarekin erakusketa batekin
DURANGO EMAKUMEOK Durangok bat egiten du Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunarekin, Nazio Batuek ezarria, otsailaren 3tik 11ra egingo diren hainbat jarduerarekin. Jardunaldi honen helburua da emakumeek zientziaren arloan egiten dituzten ekarpenak ikusaraztea eta zientzian eta teknologian aukera berdintasuna sustatzea. Elhuyarrekin lankidetzan, #O11Erakusleihoak eta Dendak Bai ekimenak, Durangoko 24 saltokik eta hainbat eraikin publikok beren […]