Euskararen erabilera sustatzeko kanpaina bi Berrizen
Ikasturte berriarekin batera Berrizko Udalak euskararen erabilerako kanpaina bi jarri ditu martxan. Lehenengoa guraso elkartearekin elkarlanean izan da eta udalak eskolaz kanpoko jardueretako begiraleei EUSKARAZ NAHIAGO kamiseta eta ‘Euskaraz ikastetik, euskaraz bizitzera’ aholku/proposamen gida banatu die. Helburua, haurrek, euskara gustuko egoerekin eta bizipen positiboekin lotzea da bestela, eskola orduekin soilik identifikatuko dute. Egunerokotasunean euskara entzun […]