Gure aitita-amamen eskolei buruzko erakusketa zabalik dago Berrizko Kultur Etxean
“Hezkuntza eta Ondarea” izenburupean Ondarearen Europako Jardunaldietan Berrizen lehengo eskola zaharren erakusketa atondu du Gerediaga Elkarteak. Sei paneletan, auzo eskoletatik Estatuak kudeatzen zituen ikastetxeetara –“Eskola Nazionaletara”-, hezkuntza arloan izan zen bilakaera ezagutzeko aukera dago. Panelez aparte, hiru bitrinatan, garai bateko liburu, koaderno, kartila eta bestelako materiala dago erakusgai. Erakusketarako materiala honako hauek utzi dute: Alicia […]