Amorebietak Ondareari buruzko Europako Jardunaldiak antolatu ditu 17an eta 24an auzo eskolak ezagutzeko
Ondarearen Europako Jardunaldiak direla eta Amorebieta-Etxanok ibilaldi bat eskaintzen du auzo eskoletatik urriaren 17an eta 24an. Edizio honetarako, «Hezkuntza eta Ondarea» gaia aukeratu da. Aurten, Ondarearen Europako Jardunaldiak ekimenak 20. urteurrena beteko du Bizkaian eta aurten ere, Amorebieta-Etxanoko Udalak parte hartuko du. Oraingo honetan, udalerriko auzo-eskolei balioa emango zaie eta haien jatorria, historia eta egungo […]