Astelehena,
2024ko Apirilak29

MugaKultura

loader-image
Durango
7:33 pm,
temperature icon 16°C
Humidity 62 %
Ráfagas de viento: 9 Km/h

Elorrioko orri markagailua lehiaketan izena emateko epea zabalik

Elorrioko Udalak orri markagailua lehiaketan parte hartzeko izena emateko epea ireki du. Lehiaketan 12 eta 18 urte bitarteko gazte elorriarrek parte hartu ahal izango dute, erroldatuta badaude edo udalerrian ikasten badute.

ORRI MARKAGAILUA

Udalak elorriar gazteak animatu nahi ditu abenduaren 3a baino lehen herrian ibilbide luzea duen lehiaketa honetan parte hartzera, orduan amaitzen baita lanak aurkezteko epea. Epaimahaiak abenduaren 22an jakinaraziko du nor izan den irabazlea udalaren webgunean. Irabazleak eReader bat – hau da, liburu elektroniko bat- eramango du eta bere lana udal liburutegiak 2021ean egiten duen orri markagailuan argitaratuko da.

 

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu