Datorren astean Durangoko Azokaren historia izango du hizpide ‘Ur Handitan – Ahaztu Aurretik’ programa
· Abenduak 8, asteartea, 22:30ean, ETB1en Durangoko Azokak 55 urte bete ditu aurtengo edizioan. Nolanahi ere, feria historiko bezain berezia suertatu da. Lehen aldiz, Covid-19aren pandemiak birtualki egitera behartu baitu. Euskal Kulturgintzaren erreferente nagusi bilakatu den Azokak ordea, horretan du bertutea, bere ibilbide gora-beheratsutik beti indartsu irteten jakitean alegia. 1965eko urriaren 30ean egin zuten lehen edizioa […]