Angurreta harrobiko proiektua ezagutzeko aukera Mañarian eta Auzo eskolen inguruko ekintzak Iurretan
Gerediaga elkartea, Garai, Mañaria, Iurreta, Berriz eta Zaldibarko udalekin elkarlanean aritu da eta Durangaldeko ondarea ezagutzeko bost ekintza diseinatu ditu Ondarearen Europako Jardunaldien barruan. Horietako bi asteburu honetan egingo dira. Victor Arrizabalaga artistak proiektu artistikoa garatzen dabil Mañariko harrobian. Iñaki Garcia geologoaren eta artistaren azalpenekin, natur ondarea kultur ondare bihurtzeko asmoa ezagutzeko aukera izango da. […]