Gizon eta emakumeen zereginen mailaketa
Jabier Bereziartua Gizakion historiaren hastapenetatik bereizi eta sailkatu egin dira gizonek eta emakumeek gizataldean dituzten zereginak. Zein dira, bada, bi generoen arteko ezberdintasun nabarienak? Lehenengoen alde, indarra eta tamaina; bigarrenen alde, berriz, haurdunaldi eta edoskitzearen bitartez, gizakion biziraupenaren zaindari izatea, behintzat. Baina parekotasunean oinarritutako bereizketa aberasgarria egin ordez, batzuk besteei gailendu egin zaizkie gizakiak taldeetan […]