Asteartea,
2024ko Abenduak24

MugaKultura

loader-image
Durango
8:34 pm,
temperature icon 11°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 5 Km/h

Archivo de autor

GURE ESKU DAGO · Etorkizuna erabakitzeko bidean zer pausu eman daitekeen ezagutzeko Durangoko elkartegia jendez beteta

por / 13 marzo, 2017

I. Ellakuriaga Durangoko Gure Esku Dago ekimenak antolatuta, David Fernandezek (CUP alderdiko ordezkaria) eta Ortzi Letamendiak (EHE-UPVko irakaslea) Landakoko Elkartegiko aretoa bete egin dute asteburuan.  “Katalunia eta Euskal Herria  bere etorkizuna erabakitzeko bidean” izenburupean eskaini zuten hitzaldia. Durangon, maiatzaren 7an egingo da herri kontsulta. Asteartero batzen dira hainbat durangar hitzorduari begirakoak antolatzeko.

OTXANDION AZOKA · Gabonetarako Euskal Herriko produkturik onenak erosteko aukera igandean

por / 9 diciembre, 2016

Izaskun Ellakuriaga Kementsu Elkarteak antolatuta, igandean, abenduaren 11n,  baserriko produktuen azoka egingo da Otxandion. Gabonetako erosketei begira Euskal Herrian ekoiztutako jatekorik onenak aukeran izango dute erosleek. Guztira, 40 postu inguru izango da. Baserriko produktuez gain, artisautza azoka ere egongo da. Igandean jendea Otxandiora erakarteko asmoz, gainera, kirol proba garrantzitsuak antolatu dituzte. · Herri kirola · […]

GURE ESKU DAGO · Elorrioko zozketak baditu zenbaki irabazleak

por / 3 octubre, 2016

I. Ellakuriaga 8000 errifa saldu eta gero asteburuan Elorrioko Gure Esku Dago plataformak zozketa egin du. Herriko merkatari eta establezimendu guztiek parte hartu dute ekimenean, gainera. Zozketan bertan, 10. zenbaki saridunaren jabea agertu da. Ia besteak ere agertzen diren hurrengo orduetan. Elorriok 2017ko galdeketari ekiteko hauspoa izan dela errifari esker lortutakoa adierazi dute antolatzaileek.

ABADIÑO · Katalamixon Aisialdia Elkartea gaur aurkeztuko dute

por / 30 septiembre, 2016

I. Ellakuriaga Bi hitzordu izango dira aurkezpenerako: 18:00etan Zelaietan, Txanporta kultur etxean eta 19:00etan Matienan Errota Kultur etxean. Orain dala bi urte Abadiñon auzo ezberdinetako gazteak elkar ezagutu eta aisialdi alternatibo bat eskaintzeko helburuarekin begirale gazte talde bat elkartu eta Abadiñoko gaztetxoei asialdi euskalduna eskaintzen hasi ziren. Bi urteko esperientzia abiapuntu, talde modura eratzea erabaki […]

Artaldearen mugimenduak matematikoki ikertuko dituzte Artzai Txakur Txapelketan

por / 8 septiembre, 2016

Izaskun Ellakuriaga Irailaren 17an Euskal Herriko Artzai Txakur Txapelketa egingo da Axpen (Atxodo), Anbotoren magalean. Herrialdekako txapelketak amaituta, iazko txapeldunarekin batera, herrialde bakoitzeko bi onenak sailkatu dira. Egun berezia izango da: aurreko edizioetako txapeldunek parte hartuko dute ekitaldian, Gerediaga Elkarteak emango dien oroigarri-oparia jasotzen. Jaia girotzeko, Durangaldeko Idiazabal gazta ekoizleen azoka egongo da, ardi arraza […]

Merinaldeko Ezpatadantzari Eguna irailaren 10ean egingo da Izurtzan

por / 7 septiembre, 2016

I. Ellakuriaga Aurten, 49. aldiz, Gerediaga Elkarteak, Durangaldeko dantza taldeek eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak, elkarlanean, Ezpatadantzari eguna antolatu dute irailaren 10ean, Izurtzan.  Edizio honetan Izurtzako Udalaren eta Mendigain Dantza Taldeak ere parte hartu dute antolaketan. 1967an Iurretan ospatutako lehen edizioan bezala ekitaldi honen helburua “Dantzari dantza” izenarekin ezagutzen den bederatzi dantzak osatzen duten multzoa ezagutzera […]

Abadiñoko Gerediagako foru zelaia museo bihurtu dute eta zabalik egongo da egunero

por / 29 julio, 2016

Izaskun Ellakuriaga Gerediaga auzoko Batzarretxearen ingurunea gaurtik aurrera egunero zabalduko dute, nahi duenak San Salbador eta San Clemente ermita ingurua ezagutzeko. Lekuaren garrantzia historikoa azaltzen duten panelak ere bistaratu dituzte. Gerediagako  foru zelaian Durangoko Merinaldeko elizateetako ordezkariak batzartzen ziren eta eskualderi eragiten zizkioten erabakiak hartzen zituzten. Orain dela 140 urte, Foruak deseztatu zirenean egin zen […]

1 2 3 4 5 15

Bilatu