Astelehena,
2024ko Ekainak17

MugaKultura

loader-image
Durango
2:46 pm,
temperature icon 30°C
Humidity 26 %
Ráfagas de viento: 25 Km/h

Abadiñoko Gerediagako foru zelaia museo bihurtu dute eta zabalik egongo da egunero

Izaskun Ellakuriaga

Gerediaga auzoko Batzarretxearen ingurunea gaurtik aurrera egunero zabalduko dute, nahi duenak San Salbador eta San Clemente ermita ingurua ezagutzeko. Lekuaren garrantzia historikoa azaltzen duten panelak ere bistaratu dituzte.

Gerediaga

ARGAZKIA · Alex Gallastegi

Gerediagako  foru zelaian Durangoko Merinaldeko elizateetako ordezkariak batzartzen ziren eta eskualderi eragiten zizkioten erabakiak hartzen zituzten. Orain dela 140 urte, Foruak deseztatu zirenean egin zen bertan azken bilera. 2003an, Bizkaiko Batzar Nagusien laugarren egoitza ofiziala bilakatu zen.

Orain arte,  asteburuetan eta ekitaldiren bat egiteko Batzar Nagusietara eskaria luzatuz zabaldu izan da ingurua. Gaurtik aurrera, egunero zabalduko dute eta edonork bisitatu ahal izango du gunea. Apiriletik irailera goizeko 10etatik arratsaldeko 8etara eta urritik martxora goizeko 10etatik arratsaldeko 6etara.

· Zazpi panel · Lekuaren garrantzia historikoa azaltzeko, zazpi informazio panel jarri dituzte sarrera nagusiaren ezkerreko hormetan. Hiru hizkuntzatan (euskaraz, gazteleraz eta ingelesez) Gerediagako foru zelaiaren garrantzia historikoa azaltzen da eta Imanol Larrinaga ilustratzaile durangarrak egin ditu irudiak. Zortzigarren panel luze baten,  Batzarretxearen parez pare dauden Durangaldeko mendi tontor esanguratsuenak identifikatzen dituen irudia jarri dute.

Gerediagako foru zelaia Gerediaga Elkarteak diseinatutako Merioaren Ibilbidean kokatuta dago, zortzi puntutan Durangaldearen sorrera, historia, bilakaera eta antolaketa politikoa ulertzeko prestatutako ibilbidean.

BANNER AMETX ZORNOTZA ARETOA - copia

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu