Durangoko Azokak «eztanDA!» egingo du abenduan Urnietako Ruben Ramosen kartelarekin
Durangoko Azokak ohiko formatua berreskuratuko du edizio honetan, azken bi urteetako egoera bereziaren ostean. Kulturaren plaza abenduaren 7tik 11ra antolatuko da «eztanDA!» lelopean, eta aurrez aurreko salmentaz gain, online dendari ere eutsiko dio. Gerediaga elkarteko presidente Nerea Mujikak azaldu duenez, Azokako 57. edizioan euskal kulturaren «eztanda» biziko dugu: «Sorkuntzaren eta jaiaren eztanda izango da; Durango […]