Osteguna,
2024ko Maiatzak02

MugaKultura

loader-image
Durango
3:20 am,
temperature icon 7°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 9 Km/h

Ganso&Cia-k ‘Muna’ antzezlana aurkeztuko du Durangoko San Agustin Kultur Gunean bihar eta etzi

‘MUNA’ etxeko txikienen neurrira egindako antzezlana da, hain zuzen ere 2 urtetik 6 urtera bitartekoei zuzendua dago. Clown teknika garaikidea baliatzen du hitzik gabeko antzezlan samur hau sortzeko. Oholtzan Cecilia Paganini “Muna” parkeko bizilagunari bizia emanez eta Txefo Rodriguez zuzenean musika joaz. Zuzendari legez Gorka Ganso aritu da.

Sinopsiak hala dio: “Muna lurpean bizi da, basoko animalia bat bezala libre, naufrago bat bere irlan bezala. Goizero ibiltzen da parkean, ahaztutako altxorren bila. Egunero istorio bera, harik eta egun batean ilargiraino igotzeko modua bilatzea erabakitzen duen arte”.

COVID-19ak herriko ekosistema kulturalean sortu zuen krisiari aurre egiteko asmoarekin, Durangoko Udalak ‘Durango Sor(tzaileen)leku’ bekak sustatu zituen 2021ean. Guztira, 95.000 euro banatu ziren herriko 16 proiektu kulturaletara bideratuta. Ganso&CIAren antzezlan honek 16 beketako bat jaso du.

“Ganso & Cia” konpainiaren bederatzigarren lana da, «lehena, baina, bereziki hain ume txikiei zuzendutakoa», adierazi dute. Aurreko lanak bezala MUNA ere Durangoko San Agustin Kultur Gunean sortu da, bertan baitu egoitza artistikoa Ganso & Cia konpainiak.

Emanaldiak urriaren 8an eta 9an izango dira, arratsaldeko 18:00etan. 45 minutu iraungo dute eta sarrerak 4 eurotan salduko dira.

Informazio osagarria: sanagustin@durango.eus; 94 603 00 21

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu