HITZEZ ETA AHOTSEZ · Durangoko bonbardaketak batuko ditu Iturriagaren eta Amurizaren lanak solasaldi dialogikoetan
Izaskun Ellakuriaga Durangaldeko idazleen lanak dira Hitzez eta ahotsez ekimenaren 3.edizioko protagonista. Ostegun honetan, bigarren solasaldi dialogikoa egingo da. Unai Iturriagaren “Udaberririk ankerrena” komikia eta Xabier Amurizak idatzitako “Durangoko bonbardaketaz bertso barriak” aztertuko dituzte partaideek. Durangon egiten den Zilar Astean egingo da solasaldia. «Udaberririk Ankerrena» liburua 2011. urtean argitaratu zuten Unai Iturriagak eta Alex Sanvik. […]