Igandea,
2024ko Apirilak28

MugaKultura

loader-image
Durango
6:27 am,
temperature icon 4°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 5 Km/h

HITZEZ ETA AHOTSEZ · Durangoko bonbardaketak batuko ditu Iturriagaren eta Amurizaren lanak solasaldi dialogikoetan

Izaskun Ellakuriaga

Durangaldeko idazleen lanak dira Hitzez eta ahotsez ekimenaren 3.edizioko protagonista. Ostegun honetan, bigarren solasaldi dialogikoa egingo da. Unai Iturriagaren “Udaberririk ankerrena” komikia eta Xabier Amurizak idatzitako “Durangoko bonbardaketaz bertso barriak” aztertuko dituzte partaideek. Durangon egiten den Zilar Astean egingo da solasaldia.

COMIC DURANGO UDABERRIRIK ANKERRENA iban gorriti1

Unai Iturriaga bere komikiarekin. · ARGAZKIA · Iban Gorriti

«Udaberririk Ankerrena» liburua 2011. urtean argitaratu zuten Unai Iturriagak eta Alex Sanvik. Haur batzuen begietatik 1937ko martxoaren 31n gertautakoa jasotzen da komiki modura. Xabier Amurizak, berriz, urtero Andra Mariko elizpean egiten den oroimen ekitaldirako egin zituen bertsoak, Ander Erzillaren doinuarekin batera.

Copia de Xabier Amuriza AZOKA 6DIC2010 IBAN GORRITI

Xabier Amuriza. · ARGAZKIA · Iban Gorriti

Solasaldi dialogikoan Unai Iturriagak eta Xabier Amurizak ere parte hartuko dute. Plateruenan izango da, ostegunean, martxoak 17, arratsaldeko 19:00etan. Hitzez eta Ahotsez ekimenean aurtengo azkenaurreko ekitaldia izango da saioa. Hurrengo, apirilaren 22an, jendaurreko irakurraldia egingo da.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: ,

Bilatu